India





India Asia hegoaldearen zati handia hartzen duen herrialdea da, berak bakarrik azpi-kontinente oso bat osatzen baitu. Munduko bigarren estatu populatuena da,demokrazia handiena, zazpigarren zabalena eta hamargarren ekonomia.
Hiriburua New Delhi du, hiri handiena Mumbai (Bombay) bada ere.
Herrialde multietnikoa eta multierlijiosoa da, arraza eta etnia askoren igarobide zein pausaleku izan baita. Hainbat erlijio garrantzi handikoak dira, hala nola hinduismoa,islama, budismoa, kristautasuna.

Eduki-taula

  


  • 1 Izena
  • 2 Geografia
  • 3 Historia
  • 4 Banaketa administratiboa
  • 5 Gobernu eta administrazioa
  • 6 Ekonomia
  • 7 Demografia
  • 8 Kultura
  • 9 Ikus, gainera
  • 10 Kanpo loturak

Izena            

K. a. 325ean Alexandro Handiaren agindupeko greziarrak herrialde horretan sartu ziren eta ibaiari Indus – sanskritozko shindu ("ibai") hitzetik- deitu zioten eta horren ondorioz, penintsulari India izena eman.
Indiarrek Bharat deitzen diote, izen bereko beren errege mitologiko baten omenez.

Geografia

7.000 km-ko kosta du Indiako ozeanoan eta mugakide ditu Pakistan mendebaldean;Txina (Tibet), Nepal eta Bhutan iparraldean; eta Bangladesh eta Birmania ekialdean.
Hiri nagusiak Mumbai (20 miloi biztanle), Kolkata (Kalkuta) (14 milioi) eta New Delhi, hiriburua (11 milioi) dira.
Indiako klima hegoaldeko tropikaletik Himalaiako epelagora aldatzen da. Neguan iparraldeko lur garaiek elurtza handiak hartzen dituzte. Indiako kliman Himalaiak eta Thar basamortuak eragin handia dute. Himalaia Erdiko Asiako haize hotzen aurkako hesia da, eta horren ondorioz, oro har, Indiako klima pareko latitudeko beste lurralde askotan baino beroagoa da. Thar basamortuak hego-mendebaldeko montzoi haizea erakartzen du. Montzoiak ekainetik irailera eurite handiak eragiten ditu Indian.

Historia


Mahatma Gandhi
Indiako lehenengo giza aztarna ezagunak Bhimbetka-ko Harri Aroko pinturak dira. Lehenengo kokaleku iraunkor ezagunak K.a 7000 urtean inguruan agertu ziren eta poliki-poliki Indo haraneko zibilizazioagaratu zen, egun Pakistan eta mendebaldeko India diren lurraldeetan. Zibilizazio horren ostean arioek inbaditu zuten iparraldeko India bertako jendeak hegoaldera bidaliz. Arioen zibilizazioa, vedikoa, hinduismoaren sortzailea da. Apurka-apurka arioak beren lurraldea hegoalderantz hedatzen joan ziren.
K. a. III. mendean Ashoka enperadoreak hegoaldeko Asia ia osorik batu zuen. II. mendearenamaieratik Indiak Erdiko Asiatik inbasio anitz pairatu zituen. XI. mendetik aurrera musulmanen agintealdia hasi zen, hasieran Delhiko Sultangoaren bidez, gero dinastia mogolaren bidez. XVI. mendetik europar inperioak Indian agertzen hasi ziren, hasieran salerosteko, gero koloniak sortzeko. Erresuma Batuak XVIII. eta XIX. mendeen bitartean India menperatzea lortu zuen.
Indiarrak independentziaren alde borrokatu ziren, hasieran indarraren bitartez, gero Mahatma Gandhiren irakaspenak segituz, indar-eza eta desobedientzia zibilaren bitartez. 1947. urtean, Indiak bere independentzia lortu zuen. Geroztik, Pakistanekin (Musulmanek sortua) lau gerra izan ditu. Bi estatuek arma nuklearrak dauzkate.

Banaketa administratiboa


India errepublika federala da, 28 estatu eta 7 Batasun-lurraldetan zatitua. Estatu guztiek eta bi batasun- lurraldek (Puducherry eta Delhi) hauteskunde bidezko gobernuak dituzte. Beste batasun-lurraldeek gobernu zentralak aukeratutako administratzaileak dituzte eta, hortaz, presidentearen agindupean daude. 1956an, Estatuen Antolatze Legearekin, estatuak oinarri linguistikoen arabera sortu ziren. Harrezkero, antolaketa hori ia ez da aldatu.
Estatu eta batasun-lurraldeak barrutitan zatitzen dira (guztira 610). Barrutiak teshi-tan zatitzen dira, eta batzuetan herritan.
India-states-numbered.svg
Estatuak:
  1. Andhra Pradesh
  2. Arunachal Pradesh
  3. Assam
  4. Bihar
  5. Chhattisgarh
  6. Goa
  7. Gujarat
  1. Haryana
  2. Himachal Pradesh
  3. Jammu eta Kaxmir
  4. Jharkhand
  5. Karnataka
  6. Kerala
  7. Madhya Pradesh
  1. Maharashtra
  2. Manipur
  3. Meghalaya
  4. Mizoram
  5. Nagaland
  6. Orissa
  7. Punjab
  1. Rajasthan
  2. Sikkim
  3. Tamil Nadu
  4. Tripura
  5. Uttar Pradesh
  6. Uttarakhand
  7. Mendebaldeko Bengala
Batasun Lurraldeak:
  1. Andaman eta Nicobar uharteak
  2. Chandigarh
  3. Dadra eta Nagar Haveli
  4. Daman eta Diu
  5. Lakshadweep
  6. Delhi
  7. Puducherry

Gobernu eta administrazioa

Indiako izen ofiziala Indiako Errepublika da. Estatuburua presidentea da. Haren betebeharrak oro har, protokolozkoak dira. Presidente eta presidenteordea bost urterako hautatuak dira.
Botere exekutiboa Ministroen Kontseiluaren esku dago. Kabinetearen burua lehen ministroa da. Lehen ministroa parlamentuaren gehiengoak hautatua eta presidenteak izendatua da. Presidenteak lehen ministroak hautatutako ministroak ere izendatzen ditu.
Indiar ganbarabiko parlamentua Rajya Sabbha senatoreen ganbaraz eta Lok Sabbha diputatuen ganbaraz osatua dago. Rajya Sabbha-k estatuak ordezkatzen ditu eta Lok Sabbha-k indiar herria ordezkatzen du. Konstituzioak 18 urte baino gehiago daukaten hiritarrentzat hautespen unibertsala bermatzen du.
Indiako botere judiziala Auzitegi Gorenaz eta Estatuetako Auzitegi Nagusiez osaturik dago.

Ekonomia

Munduko Banku (MB) eta NMF edo Nazioarteko Diru Funtsaren arabera, India munduko hamargarren ekonomia da (2005). 1998tik 2005era bere Barne Ekoizkin Gordina (BEG) batez beste ehuneko 5 gehitu da. Hala ere, alde ekonomiko handiko herria da.
Betidanik Indiako oinarri ekonomikoa nekazaritza izan da (egun ere bai). Elikaduran arroza funtsezkoa da. Artatxikia, basartoa, artoa, garagarra, tea, kafea, azukre-kanabera, tabakoa eta opioa ere hazten dituzte. Fruta-arbolen, landare oliotsuen eta zur preziatuen ekoizpena ere garrantzitsua da.
Abeltzaintza ere premiazkoena da. Indiak munduko behi-kabala handiena (176.900.000 abelburu) dauka, baina hinduentzat behiak animalia sakratuak direnez, horien okelaren kontsumoa debekaturik dago. Bufaloak (oso erabiliak nekazaritzan), ardiak eta ahuntzak ere garrantzitsuak dira.
Ikatz, burdina, manganeso, mika eta bauxita ugari erauzten dituzte, baina metano eta petrolio gutxi. Industria nagusia ehungintza da. Horretaz gain, burdin industriarekin batera, mekanikoa, elektronikoa, kimikoa, paperarena eta petrolioarena aipatzekoak dira, besteak beste. Artisautzak ere garrantzi handia du.

Demografia

India munduko bigarren estatu jendetsuena da. Gizarte eta politika antolakuntzan hizkuntza, kasta eta erlijioa erabakigarriak dira. Biztanleriaren %81,5 hindua da baina Indiak musulmanen (%12,2) bigarren kopuru handiena duen estatua da, Indonesiaren atzetik.
India bi hizkuntza familiaren sorterria da: Indoarioa ( biztanleriaren %74) eta dravidikoa (%24). Indiako konstituzioak 23 hizkuntza ofizial onartzen ditu, baina hindia eta ingelesa baino ez dira Indiako Gobernuaren hizkuntzak, besteak eskualdekoak dira. Dialektoen kopurua 1652koa da.

Kultura


Agrako Taj Mahal, Indiako turisten norako handiena.
Indiak kultur ondare ugaria eta apartekoa du. Inbaditzaile eta etorkinen ohiturak, tradizioak eta ideiak bereganatu dituen bitartean, bere tradizioei historian zehar eustea lortu du. Adibidez, Indiako monumentu ospetsuena, Taj Mahal, Mogol dinastiari dagokio.
Hizkuntzei dagokienez, 22 mintzaira ofizial ditu, nagusiak hindia eta ingelesa diren arren.
Indiako musika mota askotakoa da. Musika klasikoaren bi mota nagusiak hegoaldeko Carnatic eta iparraldeko Hindustani dira. Herri musika aipagarriena Filmi(Filmetarako sortutakoa) da. Folk musika ere oparoa da.
Indiako lehenengo literatura tradizioak batez ere ahozkoak ziren, eta geroago transkribatuak izan ziren. Gehienak liburu sakratuak ziren, Vedak adibidez. Aro berrian indiar idazle aipagarri ugari egon dira, ospetsuena Rabindranath TagoreLiteraturako Nobel saridun indiar bakarra.
India munduko film ekoizlerik handiena da. “Bollywood”-en edo Mumbain oinarritutako ekoizpena ospetsuena da.
Fede anitzeko erlijio praktikek eguneroko bizitzan garrantzi handia dute, erlijioa Indian afera publikoa baita. Hezkuntza oso preziatua da gizarte-maila guztietan. Indiako famili balio tradizionalak oso aintzatetsiak dira.
Indiako sukaldaritza eskualde batetik bestera oso bestelakoa da, baina arroza eta garia funtsezko osagaiak dira han-hemen. Herri jantzien artean emakumeentzako sari-a eta gizonentzako dhoti-a daude.
Indiako kirol nazionala belar hockeya da, baina berez, egungo kirol nazionala cricketa da. Herri-kirol tradizionalen artean kabaddi-a, Kho Kho-a eta gilli-danda aurkitu daitezke.





No hay comentarios:

Publicar un comentario