España


Espainia (gaztelaniaz: Españaesˈpaɲa ahoskatua), ofizialki Espainiako Erresuma (gaztelaniaz: Reino de España), Europar Batasuneko estatuetako bat da. Honako muga hauek ditu: mendebaldean Portugal eta Ozeano Atlantikoa, iparraldean Frantzia, Andorra eta Bizkaiko Golkoa (Ozeano Atlantikoa), ekialdean Mediterraneo itsasoa eta hegoaldean Gibraltar (Erresuma Batua), Gibraltarko itsasartea eta Maroko (Ceuta eta Melillaren hegoaldean).
Espainiak Iberiar penintsularen zatirik handiena hartzen du; gainera, Balear Uharteak ditu Mediterraneo itsasoan; Kanariak, Ozeano Atlantikoan; eta, Afrika iparraldean, Ceuta eta Melilla autonomia hiriak eta espainiar subiranotasuneko beste lurrak. Guztira 504.645 km² dituenez, Europako laugarren herrialderik handiena da.
Estatuaren hiriburua Madril da.

Eduki-taula

  
  • 1 Etimologia
  • 2 Geografia
  • 3 Historia
    • 3.1 Historiaurrea
    • 3.2 Erromatar Inperioa eta germaniar inbasioak
    • 3.3 Iberia musulmana
    • 3.4 Aginte musulmanaren erortzea eta Bateratzea
    • 3.5 Pizkundetik XIX. mendera
    • 3.6 XIX. mendea
      • 3.6.1 Karlistaldiak
      • 3.6.2 Elisabet II.aren erregealdia
      • 3.6.3 Seiurteko demokratikoa
    • 3.7 XX. mendea
      • 3.7.1 Espainiako Gerra Zibila
      • 3.7.2 Frankismoa
      • 3.7.3 Demokraziara itzultzeko trantsizioa
  • 4 Banaketa administratiboa
    • 4.1 Autonomia Erkidegoak eta probintziak
  • 5 Politika eta gobernua
    • 5.1 Alderdi politikoak
    • 5.2 Defentsa
  • 6 Ekonomia
  • 7 Demografia
    • 7.1 Hiri nagusiak
  • 8 Kultura
    • 8.1 Hizkuntzak
    • 8.2 Erlijioa
    • 8.3 Jaiegun ofizialak
    • 8.4 Gizateriaren Ondarea
    • 8.5 Kirolak
    • 8.6 Literatura
    • 8.7 Musika
    • 8.8 Hedabideak
  • 9 Ikus gainera
  • 10 Euskal diaspora
  • 11 Erreferentziak
  • 12 Kanpo loturak

Etimologia

España izenaren jatorria eztabaidan dago. Hizkuntzalari gehienek diote Hispania, Iberia izendatzeko erromatar izena zela. Hori, Ispanihad punikotik datorrela diote "untxien lurra" edo "izkina" esan nahi duena eta Espainiaren kokapen geografiaren ondorioz jarri zitzaiola izena; Hadrianoren garaiko Espainiako erromatar txanponetan untxi bat ere agertzen zen. Badaude España euskarazko Ezpannahitzetik datorrela esaten dutenak, euskaraz "izkina" edo "muga" adierazten duela, Espainiako iberiar penintsulan kokatzen baita, Europaren beheko ezker izkinean.[3]

Geografia



Espainia satelite irudian
Hego-mendebaldeko Europan kokatua dagoen Iberiar penintsula gehiengoa hartzen du, baita ere bi uhartedi (Kanariak eta Balearrak), bi hiri (Zeuta eta Melilla) eta Afrika iparraldeko hainbat uhartetxo (Chafarinak, Peñón de Alhucemas, Peñón de Vélez de la Gomera eta Isla Perejil).
Europako laugarren estatua luze-zabalena da Errusia, Ukraina eta Frantziaren atzetik, eta Europar Batasuneko bigarrena.
Espainiako muga fisikoak hauek dira: mendebaldean Portugal eta Ozeano Atlantikoa, ekialdean Mediterraneoa, hegoaldean Gibraltarko itsasartea eta Maroko eta iparraldean Pirinioak eta Bizkaiko Golkoa. Lehorreko mugak 1 920 km luze dira: Portugal (1 214 km), Frantzia (623 km), Andorra (65 km),Maroko (15,9 km) eta Gibraltar (1,2 km).
Ibai handiek zeharkatzen dute, hala nola, Duero, Ebro, Tajo, Guadalquivir, Guadiana, Jucar eta Segura.

Historia


Espainiako historia lehen gizakiak Iberiar penintsulara iritsi zirenean hasten da.

Historiaurrea

Gizakiaren arbasoak lehen aldiz duela gutxienez 800.000 urte agertu zen Iberiar penintsulan, Burgosko Atapuerca aztarnategian aurkitu diren arrastoen arabera. Gizaki honi Homo antecessor izena eman diote. Lehen Homo Sapiens gizakiak duela 40.000 urte agertu ziren, herri aurre-indoeuroparren arbasoak direnak, beste gizaki espezieak iraungi baitziren.
Goi Paleolitoan, duela 16.000 urte, Madeleine kultura garatu zen Bizkaiko Golkoaren inguruan Euskal Herrian, Asturiasen eta Kantabrian, Dordoinarekin batera. Labar-arte ezagunena Altamira leizea da (K.a. 12.000 inguru).
Neolitoan, K.a. 5.500 inguruan, Kanpai Erako Koparen kultura agertu zen. Mende hauetan metalgintza eta nekazaritza garatu egin ziren, eta monumentu megalitikoak eraikitzen hasi.

Erromatar Inperioa eta germaniar inbasioak



Erromatarren lehen probintzia banaketa
Hispania Iberiar Penintsulari antzinako erromatarrek eman zioten izena da.Hor, bi probintzia sortu zituzten Errepublika garaian, Hispania Citerior eta Hispania Ulterior. Printzerrian, Hispania Ulterior bitan banandu zen Betika eta Lusitania, eta Hispania Citeriorri beste izen bat eman zioten, Tarraconensis. Geroago, probintzia honen mendebaldea bereiztu zen, Gallaecia izenarekin. Dioklezianok Tarraconensis berriro banandu zuen, Carthaginiensis probintzia sortuz. Probintzia horiek guztiek Mauretania Tingitanarekin batera, Hispania diozesia osatzen zuten,Galiako prefekturapean.

Iberia musulmana



Hispania musulmana eta kristautasuna : "Taifas", Leongo Erresuma eta Nafarroako Erresuma1030an.
Granadako Erresuma lehendabizi erresuma andalustarra izan zen eta, geroago, kristaua. Hiriburua Granadako hirian zuen eta erresumako azken erregea Boabdil izan zen, 1492ko urtarrilaren 2an Errege-erregina Katolikoek garaitu zuten arte.
Arabiar eta berbereak iberiar penintsulara iristean, kokaleku judu bi zeuden, Iliberis (Elvira) eta Granata izenekoak. Arabiarrek lekuari Garnat Al-Yahud (اليهود) (juduen granada) izena eman zioten.
1238. urtean Mohamed-ben-Nasr, Al-Hamar Gorria (الحمر) ezizenez ezaguna, Granadara iritsi zen eta Haizearen Oilarraren Jauregia (ondoren Alhambra izanen zena) okupatu. Bera izan zen Nasri edo Nazari dinastiaren fundatzailea (horregatik Erresumari Granadako Nasri Erresuma ere baderitzo). Dinastia honek hogei sultan izan zituen. Hasieran erresuma hau Gaztelako errege-erreginen adiskidea izan zen, nahiz eta denborak aurrera egin ahala, eta Granadako Erresumaren ahuleziaren ondorioz, tributuak ordaindu behar izan zizkion independentziaren truke.
Nasri dinastiako azken erregea Abu Abd Allah (Boabdil) izan zen. 1492an Errege-erregina Katolikoen armada Granadako ateetara iritsi zen, gaurko Santa Fe herrira. Boabdilek Errege-erregina Katolikoekin negoziatu eta Erresumaren errendizioa onartu zuen: hiria entregatu zuen bertako biztanle musulmanen ohitura eta usadioak errespetatzearen truke. Boabdilek eta bere gorteak, herritar ugarirekin batera, Granadatik alde egin zuten Afrika iparraldeko lurralde islamiarretara. Handik gutxira, Errege-erregina katolikoek akordioa urratu eta musulmanen aurkako errepresioari ekin zioten.
Errege-erregina Katolikoak Granadara sartzearekin batera, erresuma Gaztelako Koroaren erresuma bilakatu zen.

Aginte musulmanaren erortzea eta Bateratzea


  • 1218an Salamancako Unibertsitatea sortu zuten, Espainiako zaharrena.

Pizkundetik XIX. mendera


1492ko urriaren 12an europar kolono talde batek, Kristobal Kolon buru zutela, Asiara iritsi zirela pentsatuz, Karibeko itsasoko Guanahani uhartera iristeari, Espainiako Errege Katolikoen agindupean. Historia unibertsaleko momentu gorenetariko bat dela esan ohi da, aurkikuntza hark, bortitza izan zen arren, bi giza mundu oso desberdinen topaketa ekarri zuen, ordura arte bakoitzak bere bidea jarraitu zuen bestea existitzen zela ere jakin gabe.
Kristobal Kolonek uste zuen Asiara -garai hartan Indiak- iritsi zela, eta uste horrekin utzi zuen mundua, Europarrentzat ezezaguna zen kontinente bat aurkitu zuela jakin gabe.
Amerikaren aurkikuntza hitza ez dute egokitzat jotzen Amerikar gehienek. Kolon Amerikara iritsi zenerako Amerika ia oso populatuta baitzegoen eta Amerikako bertakoek esploratuta baitzuten lurralde guztia Kolon iritsi zenerako.
Historialari batzuk Kolon Ameriketara iritsi edo espainiolak Amerikara heldu izenaz deitzea gomendatzen dute.
Aurkikuntzaren ondoren Amerikaren Kolonizazio prozesu bat eman zen Europar estatu batzuen eskutik. Europarrak teknologikoki aurreratuagoak zirela aprobetxatuz, Espainiak, Portugalek, Holandak, Ingalaterrak eta Frantziak Amerikar lurrak kolonizatu zituzten.

XIX. mendea

Karlistaldiak


Karlistaldiak edo karlista gerrak XIX. mendeko hiru garaietan Espainian gertatutako guda zibilak izan ziren.
Euskal Herrian eragin handia eduki zuten, herritar gehienek Carlos erregegaiaren alde egin baitzuten. Bigarren Karlistaldia Kataluniannabarmendu zen; gurean, aldiz, bereziki Hirugarren Karlistaldia nabarmendu zen.
  • Lehen Karlistaldia (1833-1840 artean)
  • Bigarren Karlistaldia (1846-1849 artean)
  • Hirugarren Karlistaldia (1872-1876 artean)

Elisabet II.aren erregealdia



Elisabet II.a Espainiakoa
1843ko azaroan Espartero erbesteratu ondoren Elisabet II.a Espainiakoari adin nagusitasunaeman zioten, hamahiru urte baino ez zituen arren. Erregealdi honetan izaera zentralista zuen estatu liberala finkatuko zen behin betiko, alderdi moderatuak izan baitzuen boterera erregealdi osoan, bi urteko progresistan izan ezik. Hego Euskal Herrian foru sistema erregimen konstituzional berrira egokitzeko negoziazioek aurrera jarraitu zuten.

Seiurteko demokratikoa

1868ko irailean iraultza La Gloriosa izeneko iraultza gertatu zen, Cádizen itsas armadako Topete amiralak zuzendutako altxamenduarekin. Horri progresistak, demokratak, errepublikarrak, unionistak eta zenbait jeneral (Prim eta Francisco Serrano) lotu zitzaizkiolarik. Bai progresistek zein demokratek batzorde iraultzaileak antolatu zituzten hirietan honako eskakizunak egiteko:
  • Gizonezkoen sufragio unibertsala.
  • Erabateko eskubide eta askatasunak inprimatzeko, elkartzeko, gurtzeko...
  • Politika eta administrazioaren deszentralizazioa.
Behin behineko gobernua Serrano unionistak zuzen zuen, Prim izan zuelarik gerra ministro eta errepublikarrak kanpoan geratuz. Lehen hauteskundeak gizonezkoen sufragio unibertsalaren bidez egin ziren eta progresistek, unionistek eta monarkiaren aldeko demokraten sektoreek irabazi zuten. Hego Euskal Herrian kontserbadorismoaren aldeko joera areagotu egin zen hautesle karlistek gehiengoa lortu zutenean hauteskundeetan. Garai horretan karlistak printzipio iraultzaileen aurka agertu ziren eta, bereziki, iraultzaileen antiklerikalismoaren aurka eta batasun erlijiosoaren alde.
Eratu zen gobernua berriak 1869ko Konstituzioa eman zuen, subiranotasun nazionala, botereen zatiketa, biltzeko eta elkartzeko askatasuna eta gizonen sufragio unibertsala bezalako printzipioak jaso zirelarik. Erregearen boterea legegilera uzten zuen mugaturik eta eskumen gutxiago eskaintzen zizkion. Gorteetako bi ganbarak sufragio unibertsalez aukeratuko zirela erabaki zen eta gobernuari betoa ezartzeko eskubidea eman zitzaien.

XX. mendea


Granollersen suntsipena Gerra Zibilean.

Espainiaren armarria Trantsizio garaian

Espainiako Gerra Zibila


Gerra haren sorburua izan zen Espainiako eskuindarrek ez zutela onartu ezker alderdien Fronte Popularrak 1936ko otsailaren 16ko hauteskunde orokorren bidez Espainiako agintea eskuratu izana. Uztailaren 17an eta 18an, Espainiako armadaren zati handi batek estatu kolpea jo zuenErrepublikaren gobernuaren aurka, eta Espainia bitan zatitu zen berehala. Hurrengo hiru urtean, milioi erdi bat gizabanako hil ziren: guda zelaian 300.000, eta errepresioaren ondorioz 200.000. Guda zelaietatik at egindako hilketa horietatik, 50.000 errepublikarren kontrolpeko eremuan izan ziren (faxisten estatu kolpearen ondorengo bost hilabeteko kaos hartan, ia guztiak), eta gainerako den-denak frankistek eragin zituzten. Errepublikar agintariek, beren kontrolpeko eremuan, hilketa horiek gerarazi zituzten berehala; agintari frankistek, berriz, hilketa horiek egiten lagundu zuten, aurkariak eta aurkari izan zitezkeenak hiltzea frankistek beren gobernua sendotzeko nahita erabilitako estrategia izan zen.[4]
Gerraren ondoren, Francisco Franco jeneralak bereganatu zituen estatuko aginpide guztiak, Caudillotitulua hartuta.
Gerra hark Hego Euskal Herria ere zatitu zuen. Alde batetik, eusko abertzaleak eta ezkerreko alderdiak errepublikaren alde agertu ziren. Bestetik, Euskal Herriko zenbait lekutan oso indartsu zen alderdi karlistak eskuindarren alde jo zuen, eta berehala Nafarroa eta Araba eskuindarren ondoan lerrokatu ziren.Bizkai-Gipuzkoetan Eusko Jaurlaritza eratu zen, baina urtebete geroago Mola jeneralaren indarrek militarki okupatu zuten Hegoalde osoa. Euskal Herrian, gerra hartako gertaera ezagunena Gernikako bonbardaketa izan zen. Gernika foruen ikur garrantzitsua izateak eta Picassoren Gernika margolanakeman diote ospea bonbardaketa hari.
Gerraren ondoren Bizkaia eta Gipuzkoa "probintzia traidoreak" (provincias traidoras) izendatu zituen Francok, eta ordu arte izan zutenekonomia ituna ezeztatu zien (Arabak eta Nafarroak mantendu zuten).

Frankismoa


Espainiako Gerra Zibila matxinatuek irabazita, Francisco Franco jarri zen estatuburu; demokrazia suntsituta, diktadura ezarri zuen. Frankismoak gogor zapaldu zituen erregimenaren aurkariak, bereziki lehenengo urteetan. Gerraondo hartan, Hitlerri eta Mussolinirilaguntza eman zien (Gerra Zibilean haiengandik jasotako laguntzaren ordainetan), eta estatuaren garapena gelditu zuen.
Geroago, Estatu Batuekin harremanak berrezarri zituen, eta ekonomia zerbait bultzatu zuen. Frankismoa, erregimen politikotzat, Francoren beraren heriotzarekin amaitu zen. Estatuburu postua Joan Karlos I.ak hartu zuen, Francok horretarako izendatu baitzuen ondorengotza legean. Orduan hasi zen diktadura erregimenetik monarkia parlamentariora pasatzeko bidea, gaur egun Espainiako trantsizioa deritzona.
Dena den, Espainiako Gobernuak ez du oraindik frankismoa ofizialki gaitzetsi. Espainia da, munduko demokrazien artean, diktadura garaiko Estatu terrorismoa ikertu ez duen bakarra. Estatuak berak edo estatuak bultzatuta egindako eskubide urraketa ugari oraindik ofizialki onartu, ikertu eta zuzendu gabe daude. Eskubide urraketa horien artetik nabarmenena oraindik hobi komunetan ehortzita dauden 88.000 gorpuena da. Munduko estatu burujabe guztien artetik, Espainia da desagertutako pertsona gehien dituztenetan bigarrena: Kanbodiak baizik ez dio aurrea hartzen.[5] Espainiako Justiziak, frankismoaren krimen horiek berak ez ikertzeaz gainera, kanpokoek ikertzea ere eragozten du.[6]

Demokraziara itzultzeko trantsizioa

Espainiako trantsizioa deitu zaio Francoren diktaduraren amaieratik hasi eta mendebaldeko herriek demokratikotzat onartutako estatu bat izatera pasa zen arteko denbora horri. Dena dela, Espainiako oraingo estatuburua, Joan Karlos I.a, Francok izendatu zuen, ondorengotza legean.
Espainiaren historian bi data jarri ohi dira muga bezala, hasiera Francisco Franco diktadorearen heriotza izango zen, 1975ekoazaroaren 20a eta amaiera 1982ko urriaren 28aPSOEren garaipen data hauteskundeetan.
Francok zer esan zuen bere ondorengotzari buruz, “dena lotuta eta ondo lotuta” utzi zuela. Urte haietan frankismoaren koadroek gerra zibiletik herriaren baitan txertatutako beldurra erabili zuten eskatutako aldaketak beraiek nahi zituzten mugetaraino soilik iristeko eta, gainera, diktaduraren baitako krimen larriak inolako zigorrik gabe gera zitezen. Elkarbizitzaren beharra gogoratuz eta beste gerra zibil bat ez sortzeko mezua behin eta berriz azaleratuz krimen larrienak bizi izan zituzten generazioak hil arte iraun zuen isiltasunak.

Banaketa administratiboa

Autonomia Erkidegoak eta probintziak


Espainia 17 eskualde administratibotan banatua dago, autonomia erkidego izenekoak. Erkidego bakoitza probintzia bat ala gehiagotan zatituak dago. Guztira 50 dira. Bi hiri daude banako bana osatzen dutenak, Autonomia Hiri izenekoak.
Gaur egun Espainian 8.111 udalerri daude.

Politika eta gobernua


Espainia monarkia konstituzionala da 1978ko Konstituzioaren arabera; Erregea Estatu-burua izanik, gaur egun, Joan Karlos I.a eta biganberazko Parlamentuaz osatzen delarik. Botereak honela banatzen dira:
Añadir leyenda
Madrid - Congreso de Diputados 1.JPG
Escudo de España (mazonado).svg
Diputatuen Kongresuaren osaketa
2011ko Espainiar Hauteskunde Orokorrak geroztik
AlderdiaEserlekuak
Alderdi Popularra (PP)
  
186
Espainiako Langileen Alderdi Sozialista (PSOE)
  
110
Konbergentzia eta Batasuna (CiU)
  
16
Ezker Batua (IU-ICV-EUiA)
  
11
Amaiur (AMA)
  
7
Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia (UPyD)
  
5
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
  
5
Kataluniako Ezker Errepublikarra(ERC)
  
3
Galiziako Bloke Nazionalista (BNG)
  
2
Kanariar Koalizioa (CC)
  
2
Equo Compromís (BLOC)
  
1
Foro de ciudadanos (FAC)
  
1
Geroa Bai (GBai)
  
1
Guztira 350 eserleku.
Senado fachada Madrid.jpg
Escudo del Senado de España.svg
Senatuaren osaketa
2008ko Espainiar Hauteskunde Orokorrak geroztik
AlderdiaEserlekuak
Alderdi Popularra (PP)
  
123
Espainiako Langileen Alderdi Sozialista (PSOE)
  
105
PSCERCICVEUiA (Entesa catalana de progrès)
  
16
Konbergentzia eta Batasuna (CiU)
  
7
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
  
4
CCBNGUPNPARPSM
  
9
Guztira 264 eserleku.

Alderdi politikoak

Estatu mailako alderdiak:
  • PSOE: Partido Socialista Obrero Español (Espainiako Langile Alderdi Sozialista)
  • PP: Partido Popular (Alderdi Herritarra)
  • IU: Izquierda Unida (Ezker Batua)
  • Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia: Unión, Progreso y Democracia (UPyD)
Erkidegoetako alderdi garrantzitsuak:
  • Katalunian:
    • CiU: Convergencia i Unió (Elkargune eta Batasuna)
    • ERC: Esquerra Republicana de Catalunya (Kataluniako Ezker Errepublikarra)
    • IC-V: Iniciativa per Catalunya - Els Verds (Kataluniarako Ekimena - Berdeak)
    • Ciutadans - (Herritarrak)
  • Galizian:
    • BNG: Bloque Nacionalista Galego (Galiziako Bloke Nazionalista)

Defentsa

FAS-ESP.svg

Espainiako Indar Armatuak (siglak: FFAA edo FAS) edo Espainiako Armada Espainia babesten duten erakunde militarra da. Buruzagi Gorena Joan Karlos I.a Erregea da, Defentsa Ministroa Carme Chacon eta Defentsaren Agintari Gorena Julio Rodriguez Fernandez jenerala da.Espainiar Konstituzioaren arabera[7], Indar Armatuak honela banatzen dira:
Honez gainera, hiru armadetako militarrez osaturiko bi unitate daude: Errege Goardia eta Larrialdi Unitate Militarra. Gerra kasuetan, Goardia Zibilak ere parte hartzen du armadan.

Ekonomia


Espainiako gaur egun munduko bederatzigarren indar ekonomikoa da,[8] baina zortzigarrena ere izan da,[9] eta zazpigarrena ere.[10]Barne Produktu Gordinaren arabera. Tradizionalki, Espainia nekazaritzari lotuta herrialdea izan da, baina 1950eko hamarkadatik aurreraindustria asko garatu zen eta laster nekazaritzako baino pisu handiagoa lortu zuen herrialdearen ekonomian. 1970eandemokraziareniritsierarekin beste herrialdeekiko mugak ireki ziren eta inportazio kopurua handitzen hasi zen.
Gaur egun, hirugarren sektoreak du garrantzi handiena BPGaren %67 osatzen baitu eta honen barruak kanpoko turismoak gehienbat.
XXI. mende hasierako higiezinen burbuila lehertzean, krisi sakonean sarte zen estatu osoa ordura arte eraikunzak BPGaren %16 ematen baitzuen eta langile-tasa %12 zen.[11] Krisiaren ondoren, langabezia tasa ia %20ra igo zen[12] eta Finantza Ministroarenarabera "Espainia azken mende erdiko atzeraldi sakonenean sartu zen".[13]
Espainia da, Euroguneko herrialdeen artean, desberdintasun sozialik handiena duena, herrialde bakoitzeko herritarren artean errenta erabilgarriak duen banaketari begiratuta. Izan ere, 2006az geroztik nabarmen handituz joan da desberdintasun sozial hori: gehien irabazten dutenen eta gutxien irabazten dutenen arteko aldea gero eta handiagoa da.[14]
Ondorengo taulan BPG per capita azaltzen dira autonomia erkidegoaren arabera. Taulan 5 dirudunenak azaltzen dira, horien arteanEuskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroa. Pobreena Extremadura dugu (EAE, Extremadura baino %91 dirudunagoa da).
Pos.Autonomia erkidegoaNominala ()
2008
Nominala ()
2006
Nominala ()
2004
PPA ()
2004
Euskal Herria Euskadi31.95228.34624.50926.975
 Madrilgo Erkidegoa30.99828.85025.81828.416
 Nafarroa30.40227.86124.76127.252
 Katalunia27.91426.12423.53325.900
 Aragoi26.10723.78620.98423.095
19º Extremadura16.71415.05413.10114.419

Demografia


Biztanleriaren banaketa

INEren zenbatespenen arabera, Espainiako 2010eko urtarrilaren 1ean 45.989.016 biztanle zituen. 2009ko urtarrilaren 1ean 46.745.807ko biztanleria erreala zuen. Biztanle dentsitatea 91,13 bizt/km²-koa da eta Europako txikienetarikoa da. Estatu osoan zehar biztanleria baneta asko aldatzen da. Iparraldea eta bereziki Euskal Autonomia Erkidegoaeta Kataluniako kostaldea oso dentsoak dira, baina Gaztela-MantxaGaztela eta Leoneta Extremadurak dentsitate oso txikia dute. Metropolitar gunerik handiena Madrilgo metropolitar gunea da, 5.883.521 biztanle ditu eta Europar Batasuneko hirugarren handiena da.
Biztanleria handiena dituzten uharteak hauek dira:
  1. Tenerife 886.033 bizt.
  2. Mallorca 846.210 bizt.
  3. Kanaria Handia 829.597 bizt.
  4. Lanzarote 132.366 bizt.
  5. Eivissa 113.908 bizt.

Hiri nagusiak

Kultura

Hizkuntzak


Espainian hizkuntza ofiziala gaztelania da. Baina zenbait Autonomia Erkidegotan, gaztelania beste hizkuntzekin koofiziala da. Hauek dira:
Baita ofizialak ez direnak ere: Aragoiera eta Asturiera. Gainera Portugaleko mugako zenbait lekutan (Extremaduran) fala eta extremadurera hizkuntzak mintzatzen dira, eta Ceutan eta Melillan arabiera eta errifiera.

Erlijioa

1978ko Espainiako Konstituzioaren 16.3 artikuluak Espainia, estatu akonfesional bezala definitzen du: "Inongo konfesiorik ez du estatu-karakterra izango". Hala ere, askatasun erlijiosoa bermatzen du. Estatuko erlijio nagusia katolizismoa da. Eliza Katolikoa da Konstituzioan aipatzen den bakarra, 16.3 artikuluak: "... eta ondorengo lankidetza harremanak izango ditu Eliza Katolikoarekin eta beste konfesioekin". 2009ko urrian CISek egindako barometroaren arabera, %76,6 katoliko sentitzen da, %19,8 ateoak eta %1,7 beste erlijio bat dutenak.[15]2005ean New York Timesek egindako ikerketa baten arabera espainiarren %18 bakarrik joaten da erregularki mezetara. 30 urte baino gutxiago dituztenen artean ehuneko hori %14-ra jaisten da.
Erlijioak Espainian
ErlijioaEhunekoa
Katolikoa
  
76%
Erlijiorik gabe
  
20%
Islama
  
2.3%
Judaismo
  
0.1%
Bestelakoak
  
1.7%
Iturria[15]

Jaiegun ofizialak

Jaiegun ofizialen zerrenda urte zehazten da. Espainia guztirako jaiak ondorengoen artean aukeratzen dira;

Dantzari aurreskuadantzatzen

Casteller
Jaiak
DataIzenaOharra
Urtarrilaren 1Urteberri-eguna
Urtarrilaren 6Errege MagoakEpifania
Martxoaren 19San Josef(ez estatu osoan)
Martxoa edoapirilaOstegun Santua(ez da jaieguna estatu osoan)
Martxoa edoapirilaOstiral Santua
Martxoa edoapirilaPazko Astelehena(ez da jaieguna estatu osoan)
Maiatzaren 1Lanaren Eguna
Uztailaren 25Santiago ApostoluaEspainiako zaindaria Eliza Katolikorako (ez da jaieguna estatu osoan)[16]
Abuztuaren 15Ama Birjinaren JasokundeaAma Birjinaren Jasokundea
Urriaren 12Espainiako Jai NazionalaAmerikako aurkikuntzaren data, Hispanitatearen Eguna eta Pilarreko Andre Maria
Azaroaren 1Santu Guztien Eguna
Abenduaren 6Konstituzioaren Eguna1978ko Konstituzioaren
onarpenaren data
Abenduaren 8Sortzez GarbiaEspainiaren zaindaria Eliza Katolikorako[17]
Abenduaren 25Eguberri EgunaJesusen jaiotza
Estatu mailako 9 jaiegunez gain, autonomia erkidego bakoitzak bi jaiegun ezarri ditzake eta udalerri bakoitzak beste bi. Honela, 13 edo 14 izango dira gehienezko kopurua guztira.

Gizateriaren Ondarea


Espainia munduko 2. estatua Gizateriaren Ondare izendatuta dituen monumentu kopuruari dagokionez, Italiaren atzetik.

Kirolak

Azken urteetan, badira mundu mailan nabarmendu diren kirolari espainiarrak. Fernando Alonso 1 Formulako Munduko Txapelketa 2005. urtean, Rafael Nadal, egun 60 partida segidan irabazita eta hainbat Rolland Garros eskuan dituelarik. Espainiako Lehen mailako futbola munduan aurkitu daitezkeen jokalari onenekin osatuta dago, munduko ligarik onenetakoa omen da adituen ustez. Espainiako Itzuliadelako lasterketa da txirrindularitzan nabarmentzen dena, hala ere, ia autonomia elkarte bakoitzean egiten da lasterketaren bat edo bi urtean.

Literatura


Espainiar idazle oso ezagun eta miretsiak daude literaturaren historian, guztien aurretik Miguel de Cervantes baina baita Benito Perez GaldosEmilia Pardo BazanMiguel de UnamunoAntonio MachadoJuan Ramón Jiménez egile klasikoak ere, besteak beste, edoCamilo José Cela garaikidea.

Musika

Hedabideak







Herrialde komunikabide nagusiena telebista da. Espainiak irrati eta telebista kate publikoak ditu, RTVE erakundeak kudeatzen dituenak. Telebista kate nagusienak La 1La 2Antena 3CuatroTelecinco eta laSexta dira. Kate guzti hauek pribatuak dira La 1 eta 2 izan ezik.
Egunkari irakurrienen artean El País eta El Mundo ditugu; ABCLa RazónPúblicoLa Vanguardia eta La Gaceta bi horien atzean daudelarik. Kirol egunkarien artean irakurrienak Marca eta As dira.




No hay comentarios:

Publicar un comentario