Ameriketako Estatu Batuak[, Ipar Amerikan dagoen 50 estatuz eta barruti batez osaturiko herrialdea da. Hiriburua Washington da (ingelesez Washington DC).
50 estatu horiek errepublika federal bat osatzen dute. 50 estatu horietatik 48 Kanada eta Mexiko artean daude. Estatu horiei «Estatu Batu Kontinentalak» deitzen zaie. Beste biak Hawaii eta Alaska dira. Halaber, baditu beste zenbait dependentzia eta urruneko uharte.
Munduko hirugarren herrialderik handiena da biztanleriari dagokionez,Indiaren eta Txinako Herri Errepublikaren atzetik. Gaur egun 309 milioi biztanle ditu, 9,83 milioi km²-tan. Gainera, munduko kultura aniztasun gehien eta immigrazio gehien duen herrialdea da, ondorioz, hizkuntza ugari hitz egiten dira bertan.[2]
Eduki-taula
Geografia
Ameriketako Estatu Batuak munduko hirugarren herrialdea da lur eremuari dagokionez,Errusiaren eta Txinako Herri Errepublikaren ondoren, eta ozta-ozta Kanadaren aurretik.[3] Ipar Amerikako herrialde handienak mugakide ditu ekialdean Ozeano Atlantikoa, mendebaldean Ozeano Barea, hegoaldean Mexiko etaMexikoko Golkoa eta iparraldean Kanada. Alaska estatuak Kanada du ekialdean, Ozeano Barea hegoaldean, Ozeano Artikoa iparraldean etaBeringeko itsasartea mendebaldean. Hawaii estatua Ozeano Barekouhartedi bat da, kontinentetik hego-mendebaldera.

Historia
Gaur egungo Estatu Batuetako lurraldea Amerikako indiarrek okupatu zuten lehenengo. Ehunka hizkuntza eta kulturakoak ziren, eta arrasto gutxi utzi dute, batez ere herri nomadek.
XVI. eta XVII. mendeetan, Europarekin izandako lehen topaketak kultura talka handia izan ziren, batez ere Espainiarrekinhegoaldean, ingelesekin ekialdean eta frantsesekin iparraldean eta Misisipiren arroan. Ingelesen lehen ezartzea 1607anizan zen, Jamestown herrian (Virginia). Laster, hainbat kolonia ezarri ziren ekialdeko kostaldean (Plymouth, Boston, Salem,Williamsburg). Esklaboak ekarri zituzten, Afrikako jendearen salerosketaren bidez, batez ere hegoaldeko kotoi sailak garatzeko, baina baita era guztietako azpiegiturak eraikitzeko ere. Bertako biztanle indiarrak desagertzeraino hil zituzten, kolonoek ekarritako gaixotasunen epidemiak (baztanga, elgorria) eta haiekin izandako liskar odoltsuak zirela bide. Liskar haietako handienaren aukera hartuz, Europako Zazpi Urteko Gerraren une berean, kolono britainiarrek frantziarren lurraldeen erdia bereganatu zuten, eta halaxe azalera bikoiztu.
1776ko uztailaren 4an, hamahiru kolonia britainiarrek independentzia aldarrikatu zuten Erresuma Batuarengandik (Independentzia Adierazpena). 1787anAmeriketako Estatu Batuetako Konstituzioa onartu zuten, Mendebalde osoko lehena. Bi testu horiek eratu dute estatubatuar nortasuna.
Esklabotzaren auziak eta arazo ekonomikoek Gerra Zibila piztu zuten 1861ean. Baina horrek ez zuen garapen handia galarazi, immigrazioari eta Industria Iraultzari esker, XIX. mendean zehar.

2001. urtean Gizateriaren Historiako atentaturik handiena gertatu zen. Al Kaidak zenbait hegazkin bahitu zituzten barruan bidaiariak zihoazela, eta Dorre Bikien aurka egin zuten talka eta 3.000 hildakotik gora egon ziren. Atentatuaren erruz, AEBekAfganistango Gerra justifikatu zuten terrorismoaren aurkako gerra hasiz; Irak ere inbaditu zuten eta Patriot Actterrorismoaren aurkako lege ospetsua aurrera atera zuen George W. Bush orduko presidentearen administrazioak.
Banaketa administratiboa
Estatu Batuak 50 estatuz eta barruti federal batez (Columbiako Barrutia) osatuta daude. 48 estatuk (denak, Alaska etaHawaii izan ezik), kontinenteko estatuak edo lower 48 izenekoek Ipar Amerikako erdialdea hartzen duten. Alaska Kanadakbanantzen du beste estatuetatik. Hawaii, berrogeita hamargarrena, Ozeano Barean dagoen uhartedia da.
Ondorengo mapan agertzen diren lurraldeez gain, beste batzuek ere osatzen dituzte AEBak, batez ere Ozeano Bareko etaKaribeko hainbat uharte eta atoloiek. 1898tik, armadak Guantanamoko badian (Kuba) itsas base garrantzitsua du. Menpeko lurralde hauetako biztanleek beste hiritar estatubatuarren eskubide berdinak dituzte, baina ez dute zerga federalik ordaintzen ezta herrialdeko presidentea hautatzeko hauteskundeetan parte hartzen.[4]
Bestelako lurraldeak:
|
Uhartedi txikiak:
|
Hiri handienak
Ameriketako Estatu Batuetan 309.244.000 biztanle zeuden 2010ean. Herrialdeko hiri handienak hiru guneetan daude: Ipar-ekialdea, Texas eta mendebaldea. Ipar-ekialdean New York, Filadelfia eta Chicago ditugu. Texasen Dallas, Houston eta San Antonio. Azkenik, mendebaldean Phoenix, Los Angeles, San Diego eta San Jose ditugu. Biztanleriari dagokionez hau da hiri nagusien zerrenda (2008[5]):
Pos. | Hiria | Estatua | Biztanleria |
---|---|---|---|
1 | New York | New York | 8.363.710 |
2 | Los Angeles | Kalifornia | 3.833.995 |
3 | Chicago | Illinois | 2.853.114 |
4 | Houston | Texas | 2.242.193 |
5 | Phoenix | Arizona | 1.567.924 |
6 | Filadelfia | Pennsylvania | 1.540.351 |
7 | San Antonio | Texas | 1.351.305 |
8 | Dallas | Texas | 1.279.910 |
9 | San Diego | Kalifornia | 1.279.329 |
10 | San Jose | Kalifornia | 948.279 |
Eskualdeak
Ameriketako Estatu Batuetako gobernuko Errolda Bulegoak, eskualde ezberdinetan banatzen du herrialdea, errolda eta beste zenbait biztanleria datuetarako. 4 eskualdetan banatzen du herrialdea eta hauek 9 azpieskualdeetan.
- Ipar-ekialdea: Ingalaterra Berria eta Erdialde Atlantikoko Estatuak.
- Mendebaldeko Erdialdea: Ipar-ekialde Erdialdeko Estatuak eta Ipar-mendebaldeko Erdialdeko Estatuak.
- Hegoaldea: Hegoaldeko Estatu Atlantikoak, Hego-ekialde Erdialdeko Estatuak eta Hego-mendebalde Erdialdeko Estatuak.
- Mendebaldeko Estatu Batuak: Mendialdeko Estatuak eta Pazifikoko Estatuak.
Ekonomia
Garraioa
Herrialde hau izugarrizko lur eremua handiak dituenez, oso garrantzitsua da garraiorako azpiegitura egokiak izatea. Horregatik herrialde honetan zehar ibiltzeko errepide, aireportu, trenbide eta itsas zerbitzuak oso garrantzitsuak dira. Garraioari loturik ardura guztiak Garraiobide Sailak ditu, segurtasun izan ezik, azken hau Segurtasun Nazionalerako Sailakkudeatzen baitu.
Garraio mota | Bidaiari-miliak (milioika) | Ehunekoa |
---|---|---|
Errepidez - guztira | 4,884,557 | 88.79% |
auto eta motorraz | 4,520,810 | 82.18% |
Kamioiez | 222,836 | 4.05% |
Autobusez | 162,908 | 2.96% |
Hegazkinez | 583,689 | 10.61% |
Trenez - guztira | 30,972 | 0.56% |
Joan-etorriak | 16,118 | 0.29% |
Lanera joatea | 9,473 | 0.17% |
Aldirikoak | 5,381 | 0.10% |
Bestelakoak (adib. ferryak) | 2,091 | 0.04% |
Iturria: 2005eko Garraiobide Estatistika Bulegoak emanda. |
Errepideak
AEBetan oso garrantzitsuak dira errepideak, hauen bitartez egiten baita garraio guztiaren ia %90. Horregatik, 1950an, lehenengo estatuarteko autobideak edo Interstate highwaydirelakoak eraikitzen hasi ziren. Horretarako, AEB osoan zehar autobide sare bat sortu behar izan zuten, garai hartan zeuden auto kopuru handiari aurre egiteko. Orduan, Estatuarteko Autobide Sarea edo Interstate Highway System sortu zuten, herrialdeko autobide guztiak kudeatzeko. GarrantzitsuenaInterstate 95 da.
Nahiz eta estatuarteko autobideak garrantzitsuenak diren, badaude beste autobide mota batzuk:
- Estatubatuar autobideak: bigarren mailako autobideak dira.
- Estatu autobideak: estatu bakoitzak duen berezko autobideak dira.
- Konderriko autobideak: konderrietan dauden autobide txikiak dira, gehienbat.
Aireportuak
Aireportuak garrantzia izugarria du Ameriketako Estatu Batuetan. Munduko 30 aireportu erabilienetatik, 17 herrialde honetan daude. Halaber, munduko lehena Hartsfield-Jackson nazioarteko aireportua da. Hain herrialde handia denez, asko bidaiatzen da hegazkinez, nahiz oporretarako edo negoziorako. Ameriketako Estatu Batuetako aireportuen kudeaketaz Hegazkintza Administrazio Federalaagentzia federala arduratzen da, gainera, irailaren 11ko atentatuen ondoren, aireportuetako segurtasun indarrak izugarri sendotu zituzten.
Herrialdeko airelinea garrantzitsuenak Delta Air Lines eta American Airlinesdira.
- Aireportuak: 14,893 (2005)
- Asfaltatutako lurreratze-pistak dituzten aireportuak: 5,174
- Asfaltatu gabeak: 9,398
- Heliportuak: 118 (1999)
Aireportua | Kokapena | |
---|---|---|
1. | Hartsfield-Jackson nazioarteko aireportua | Atlanta, Georgia |
2. | O'Hare nazioarteko aireportua | Chicago, Illinois |
3. | Los Angelesko nazioarteko aireportua | Los Angeles, Kalifornia |
4. | Dallas-Fort Worth nazioarteko aireportua | Dallas/Fort Worth, Texas |
5. | Denverko nazioarteko aireportua | Denver, Kolorado |
Trenez
Ameriketako Estatu Batuetan XX. mendeko erdira arte, trena zen garraiobiderik ezagunena eta erabiliena. Urte batzuen ondoren, hegazkin eta estatuarteko autobideen booma gertatu zenean, tren bidezko garraio izugarri gutxitu zen. Gaur egun gutxi erabiltzen den garraio izan arren, gobernuak tren-sare nazional bat mantentzen du hiri nagusien artean, adibidez New York, Washington, Boston,Chicagoren artean. Herrialdeak baditu beste inguruko herrialdeekin trenbide-loturak:
- - Kanadarekin bai, New York eta Montreal alde batetik; Seattle eta Vancouverbeste aldetik.
- - Mexikorekin bai, El Pasotik Chihuahuara.
- - Kubarekin ez, Estatu Batuen bahituraren ostean, Florida eta Habana arteko trenbide guztiak moztu ziren.
- - Errusiarekin ez, nahiz eta trenbide bat proposatu den.
Itsasontziz
Herrialdeak itsas portuek garrantzi handia dute merkataritza garraiorako. Horregatik, Munduko 20 portu garrantzitsuenenartean AEBetako bi ditugu: Hego Louisiana eta Houstonekoa, Texasen.
Demografia
Herrialdea aberats-aberatsa da etnia eta arraza taldeen aldetik. Izan ere, europar jatorria dutenez gain, afroamerikarrak,latinoamerikarrak eta asiarrak oso talde garrantzitsuak dira, beste hainbaten artean.
Halaber, europarrak iritsi baino lehen, herri amerindiarrak bizi ziren lurraldean, besteak beste siuxak, txeroki etakomantxeak, gaur egun oso egoera gutxitu eta baztertuan daudenak.
Azkenik, aipagarria da Euskal Diasporak herrialde honetan daukan presentzia, hainbat euskal etxe baitago barreiatuta North American Basque Organizations (NABO) erakundeak batuta.
Hizkuntzak
Hizkuntzak (2005) | |
---|---|
Ingelesa (bakarrik) | 216,2 milioi |
Gaztelania | 32,2 milioi |
Txinera | 2,3 milioi |
Frantsesa | 1,9 milioi |
Tagalog | 1,4 milioi |
Vietnamera | 1,1 milioi |
Alemana | 1,1 milioi |
Ameriketako Estatu Batuetako hizkuntza nagusia ingelesa da. Biztanleria osoak hitz egiten du hizkuntza hau. Hala ere, herrialde honetan ez dago hizkuntza ofizialik, ingelesa de factobaita ofiziala.
Bigarren hizkuntzarik mintzatuena aldiz, gaztelania da, eta hirugarrena txinera.2005ean %81ek ingelesa hitz egiten zuen etxean eta gaztelania %12k. Gaur egun, gaztelania da AEBetako eskoletan bigarren hizkuntza bezala gehien erakusten dena. Gaztelania gehienbat hegoaldean hitz egiten da Mexikoren gertutasunagatik.
Nahiz eta ingelesa "berez ofiziala" izan, Hawaiin hawaiiera ere ofiziala da. Louisianakoestatuan ere frantsesa da ofiziala ingelesarekin batera. Estatu Batu Kontinentaletatik kanpo, Puerto Rico eta Guamen gaztelania da nagusi eta ofiziala, eta beste uharteetan bertako hizkuntzak ere onartzen dira.
Hizkuntza indigenak
Estatu Batuetako amerindiarrek ere beren hizkuntzak mantentzen dituzte, baina hiztun oso gutxirekin eta duela bi menderekin alderatuta, hizkuntza indigenetako asko desagertu egin dira gaur egun. Hauek dira hizkuntza indigenetan nagusienak: Navajo, Dakota, Erdialdeko alaskar Yup'ik, Txeroki, Mendebaldeko apatxe, Piman, Txoctaw, Keres, Zuni, Ojibwe
Biztanleria
Biztanleria datu orokorrak (2009 est.) | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Herrialdea | Biztanleria | Dentsitatea | Hiririk handiena | Biztanleria | ||||
![]() | 306.070.000 | 31 biz/km2 | New York | 8.250.567 |
Hiri nagusiak | ||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Postua | Hiria | Estatua | Bizt. | Metropoliar gunea | Metr. guneko bizt. | Eskualdea | ![]() New York City ![]() Los Angeles | |||
1 | New York Hiria | New York | 8,250,567 | 1 | 18,818,536 | Ipar-ekialdea | ||||
2 | Los Angeles | Kalifornia | 3,849,378 | 2 | 12,950,129 | Mendebaldea | ||||
3 | Chicago | Illinois | 2,833,321 | 3 | 9,505,748 | Mendebalde Erdialdea | ||||
4 | Houston | Texas | 2,169,248 | 6 | 5,539,949 | Hegoaldea | ||||
5 | Phoenix | Arizona | 1,512,986 | 13 | 4,039,182 | Mendebaldea | ||||
6 | Philadelphia | Pennsylvania | 1,448,394 | 5 | 5,826,742 | Ipar-ekialdea | ||||
7 | San Antonio | Texas | 1,296,682 | 29 | 1,942,217 | Hegoaldea | ||||
8 | San Diego | Kalifornia | 1,256,951 | 17 | 2,941,454 | Mendebaldea | ||||
9 | Dallas | Texas | 1,232,940 | 4 | 6,003,967 | Hegoaldea | ||||
10 | San Jose | Kalifornia | 929,936 | 30 | 1,787,123 | Mendebaldea | ||||
2006ko Errolda Bulegoaren arabera |
Kultura
Jaiak
Data | Izena euskaraz | Bertako izena |
---|---|---|
Urtarrilaren 1a | Urteberri-eguna | New Year's Day |
Urtarrilaren 3. astelehena | Martin Luther Kingen eguna | Martin Luther King, Jr. Day |
Otsailaren 3. astelehena | Presidenteen eguna | Presidents' Day |
Maiatzaren 2. igandea | Amaren eguna | Mother's Day |
Maiatzaren azken astelehena | Gomutazko eguna | Memorial Day |
Ekainaren 3. igandea | Aitaren eguna | Father's Day |
Uztailaren 4a | Independentziaren eguna | Independence Day |
Irailaren 1. astelehena | Lanaren eguna | Labor Day |
Urriaren 2. astelehena | Arrazaren eguna | Columbus Day |
Urriaren 31a | Sorginen gaua | Halloween |
Azaroaren 11a | Beteranoen eguna | Veterans' Day |
Azaroaren 4. osteguna | Esker emate eguna | Thanksgiving |
Abenduaren 25a | Eguberria | Christmas |
Musika
- Musika klasikoa: John Cage
- XX-XXI. mendeko musika taldeak: The Monkeys, The Beach Boys, The Doors, The Velvet Underground, Sonic Youth,Nirvana, The Strokes, Enon eta Dinosaur Jr., besteak beste.
Kirolak
Beisbola, saskibaloia eta amerikar futbola dira jarraitzailerik gehien duten kirolak. Mundo osoan oso ezaguna da NBAsaskibaloi liga, esate baterako.
Bestela, AEBetako Irekia tenis txapelketa prestigioduna da halaber.
Gobernua eta hauteskundeak
Ameriketako Estatu Batuetako Gobernua, konstituzio estatubatuarrak ezarria, 50 estatu, Columbiako Barrutia, Puerto Rico, Birjina uharte amerikarrak, Amerikar Samoa, Iparraldeko Mariana Uharteak eta Guameko uharteek osatzen duteerrepublika federala da.
Ameriketako Estatu Batuetako gobernu federalaren tamainu eta botereengatik,munduko botere handienetako gobernu bezala ezagutzen da. Horregatik,Herrialdeko presidentea munduko pertsonarik boteretsuenetarikoa bezala ezagutzen da.
Segurtasuna eta Inteligentzia
Segurtasun indarrak Ameriketako Estatu Batuetan justizia kriminalaren sistemako hiru osagaietako bat da kartzela eta auzitegi sistemekin batera. Herrialdean 5 maila ezberdinetako polizia agentziak daude: federalak, estatukoak, konderrikoak,udalerrikoak eta polizia talde bereziak.
Indar armatuak
IDefentsa Sailaren ardurapean daude eta 5 gorputz edo armadatan banatzen dira.ndar Armatuak, zuzenean
No hay comentarios:
Publicar un comentario