Erresuma Batua

Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batua Europako ipar-mendebaldean dagoen herrialdea da. Europar Batasunaren kidea da.IngalaterrakGalesekEskoziak eta Ipar Irlandak osatzen dute. Falkland-MalvinakHebridaShetland eta Orkney uharteak ere Erresuma Batuaren zati dira.
Hiriburua Londres da, Ingalaterrako hiriburua ere badena. EskoziakoaEdinburgh da, Galesko hiriburua Cardiff eta Ipar Irlandakoa Belfast.

Geografia


Erresuma Batuko topografia
Britainia Handia bi zatitan banatzen da, bata menditsua eta bestea behe-lurra. Zatien artean bi muga daude: Exe ibaiaren ahoa hego-mendebaldean eta Tees ibaiarena ipar-ekialdean.
Mugak
  • Guztira: 360 kilometro
  • Herrialdeak: Irlanda 360 kilometro.
Itsasertza: 12.429 kilometro.
Agindupeko itsas eremua:
  • Kontinente plataforma: nazioarteko akordioetan jasotakoa.
  • Arrantza egiteko area baztertzailea: 200 milia.
  • Lurraldeko Itsasoa: 12 mila.

Klima

Epela; hego-mendebaldeko haizeek Ipar Atlantikoko korrontea gailentzen dute. Golkoko itsaslasterraren eraginak epeltasuna dakar. Egun gehienetan hodeitsu, britainiar eguraldia aldakorra da oso, azkar aldatu dezake egun eguzkitsu batetik hotza eta euria aritzera.

Lurrazala

Batez ere muino eta mendixkez osatua; lautadak ekialde eta hego-ekialdean.
Muturrak:
  • Beherena: Fenland, -4 metro itsas mailatik.
  • Altuena: Ben Nevis, 1.343 metro itsas mailatik.

Natur-Baliabideak

Ikatza, petrolioa, gas naturala, eztainua, kareharria, burdina, gatza, buztina, beruna, oloa, garagarra, lupulua, patatak, erremolatxa, azukrea, tomateak eta garia.
Abeltzaintza eta deribatuak: erbi, behi eta txerri-azienda, haragia, artilea, esnea eta gurina.
Industriak: burdingintza eta metalurgia, kimikoa, tresneria eta transformaziokoa, ehungintza eta elikagaigintza.
  • Labore iraunkorrak: %0
  • Larre iraunkorrak: %58,8886
  • Arboladia: %20
  • Besteak: %19 (1993ko datuak)
Lur ureztatua: 1.080 kilometro karratua (1993ko datuak)

Historia


Eskozia eta Ingalaterra X. mendetik berezko erakundeak izan dira. Gales1284ko Rhuddlan Estatututik ingelesen kontrolpean, Ingalaterra erresumaren zati bat bihurtu zen 1536ko Batasun Aktari esker. 1707ko Batasun Akta eta gero,Ingalaterra eta Eskozia erresuma banatuak, 1603tik errege berbera izan ondoren, Britainia Handiko Erresuma Batuan behin betiko batasuna adostu zuten.
1800ko Act of Unionek (Batasun Aktaren ingeles izena) Britainia Handiko Erresuma Batua eta Irlandako Erresuma batu zituen, hau 1169 eta 1691 urteen artean apurka-apurka britainiar kontrolpean erori zen, Britainia Handiko eta Irlandako Erresuma Batua osatzeko. Erabakia ez zen denon gustukoa izan, 1798ko Irlandar Batuen Matxinadaren porrota oraindik gogoan zutela. Batasuna finkatzeko aukera seguritate arazoen ondorioa izan zen, Napoleonen Armadaren inbasioaren beldur.
1922anAnglo-irlandar Gerraren ostean, Anglo-irlandar Itunak Irlanda bitan zatitu zuen: Irlandako Estatu Askea eta Ipar Irlanda, honek Erresuma Batuko behin betiko zati bihurtua. Akordua adostu zenean, Ipar Irlandak, Ulsterko irlandar herrialdearen bederatzi konderritik sei, berehala Estatu Askea utzi eta Erresuma Batuan geratzea erabaki zuen. Horrexegatik, 1927an Erresuma Batua izena aldatu zuten eta geroztik Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batua izena hartu zuen.
1952ko otsailaren 6an Elizabeth II.ak erregetza hartu zuen.


Gune interesgarriak

Ness lakua (Eskozia iparraldean, Inverness herritik hurbil), "Erraldoien bidea" (Ipar Irlandan, Derry hiritik ipar-ekialdera), etaStonehenge (Ingalaterran, Salisbury hiritik hurbil).

Hizkuntzak

Munduko hizkuntzarik hedatuena eta garrantzitsuena den ingelesarekin elkarbizi behar dute beste hizkuntza britainiar batzuk, gutxituak direnak: galesera (Galesen), eskoziera eta Eskoziako gaelera (Eskozian), irlandera eta Ulsterko eskoziera(Ipar Irlandan), manxera (Man uhartean) eta kornubiera (Kornuallesen). Eskoziera eta Ulsterko eskoziera izan ezik, guztiakzelta hizkuntzak dira.

Politika


Erresuma Batua 'common law'-en oinarritutako monarkia parlamentarioa den arren, ez dauka konstituzio bat idatzirik. Bere funtsezko printzipioak Magna Carta-n eta gobernuko instituzioenetan oinarrituta daude, hau da, Koroa bera, Ministroen kabinetea, Kontseilu Pribatua eta Parlamentua.
Britainiar erregea Estatuburua eta Ingalaterrako Elizaren burua da. Gainera, formalki, Lehen Ministroa eta Gobernua hautatzen ditu, hauteskunde demokratikoak direla medio. Botere betearazlea ministroek osatzen dute, Lehen Ministroak (Prime Minister) zuzenduta. Gobernatzeko Komunen Gela (House of Commons) -ren gehiengo euskarria behar du.Horrela, gehiengoa duen partiduak gobernua osatzen du eta Lehen Ministroa gehiengoa duen alderdien liderra da.Gero, Lehen Ministroak, erregeren hautaketa dela medio, bere ministroak aukeratzen ditu. Britainiar sistema, nahiz eta alderdianitza izan, de facto, alderdibitasun bihurtu da: Alderdi Kontserbadorea edo Tory eta Alderdi Laborista edo Labour Lehen Mundu Gerratik bizitza politikoan nagusiak izan dira eta. 2010eko auteskundeetan joera aldatu egin da Liberal Demokraten koalizioa behar izan baitute Kontserbadoreek boterea berreskuratzeko. Gaur egun, britainiar bizitza politikoan bi auzi nagusiak daude. Lehenengoa, Britainia Handiaren papera Europar Batasunaren barruan. Britainiar euroeszeptizismoa oso hedatua da eta gehiengoak ez du begiko nazioz gaindiko erakundeei subiranotasuna ematea, hau nabaritzen da Schengen espazioan eta moneta-batasunean. Bigarrena, gobernuen politika ekonomiko-soziala da. Bigarren Mundu Gerraz geroztik, alderdi politikoek Welfare State edo Ongizate Estatua adostu zuten, heroiek (gudan borrokatu zuten soldaduek) merezi zuten herriaren ideiapean. Baina, esku-hartze eta nazionalizatzaile programak apurka-apurka maila ekonomiko eta geopolitiko itzelen galera baino ez zuen lortu. Prozesu honek bere horretan jarraitu zuen Margaret Thatcher gobernura heldu zen arte. Honek herriarentzat oso latzak ziren politika neoliberalak hartu zituen. Tony Blairren gobernu laboristak ezkerretik politika liberal eta atlantista jarraitu zuen.
Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batuko (United Kingdom of Great Britain and Northern Ireland, ingelesez) hiriburua Londres (14.945.000 hab.) da. Herrialdea lau zati edo herritan banatuta dago: IngalaterraEskoziaGales eta Ipar Irlanda. Estatuaren hiriburua Ingalaterrarena da. Beste herrien hiriburuak EdinburghCardiff eta Belfast dira hurrenez hurren. Herrialde bakoitzak zenbait autonomia ere badauka.

Ekonomia

Erresuma Batua munduko herrialde nagusietariko bat da merkataritzan eta industrian. Haren barne produktu gordina (BPG) munduko bosgarrena zen 2006an (aurretik zituen Ameriketako Estatu BatuakJaponiaAlemania eta Txina). 2006an Erresuma Batuko BPGa 2,37 bilioi dolar izan zen, hau da, 41.777 dolar per capita.
Bigarren Mundu Gerra bukatutakoan eta apurka-apurka koloniak galtzen ari zela, herrialdeak behin indartsu izandako bere ekonomiaren sustapenari ekin zion bi harreman sendotuaz: alde batetik, Europar Batasunean parte hartzen, eta bestetikEstatu Batuekin zeuzkaten harreman komertzialak sendotuz. Elkartasun hauei esker, XX. mendearen bigarren zatian zehar eta XXI. mendearen hasieran garapena iraunkor eta sendo mantendu du.
Herrialde garatu guztiak bezala, Erresuma Batuko arazo nagusiak soldata altuak eta manufaktura eta industria astunean berriak diren herrialdeen lehia, batez ere TxinaTaiwanIndia eta Hego Korea, dira.
Nekazaritza BPGaren %1a baino ez da eta nahikoa mekanizatuta dago. Industria arloan, aktibitate nagusiak makineria, garraio-materiala (ibilgailuaktrenbideakaeronautika) eta produktu kimikoak dira. Meatzaritzan antzinako YorkshireGales,Eskozia eta Lancashireko ikatz meategiek Zentral Termikoei behar duten energia eman diote. 1970an Ipar Itsasoanaurkitutako petrolioari esker Europako bigarren ekoizlea bihurtu zen Norvegiaren atzetik, nahiz eta gaur egun petrolio hori agortzen ari den. Hirugarren sektorea da herrialdeko BPGaren zati handiena, batez ere Londongo City-an dauden Burtsa, finantza-zerbitzuak eta Aseguru-etxeak.
Nahiz eta Europar Batasunaren kide izan, britainiar euroeszeptizismoaeurogunetik at mantentzen du. Hori dela eta, Erresuma Batuko dirua libera esterlina da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario