Munduko potentzia ekonomikorik handienetariko bat da, eta Asiako ekonomiaren motorretako bat. Hamalau herrialderekin du muga. Beijing (Pekin) du hiriburua.
Eduki-taula
- 1 Izena
- 2 Geografia
- 3 Historia
- 3.1 Antzinaroa
- 3.2 Inperioa
- 3.2.1 Qin dinastia
- 3.2.2 Han dinastia
- 3.2.3 Hiru erreinuak
- 3.2.4 Jin dinastia
- 3.2.5 Hamasei erreinuak
- 3.2.6 Iparraldea eta Hegoaldea
- 3.2.7 Sui dinastia
- 3.2.8 Tang dinastia
- 3.2.9 Bost Dinastia eta Hamar Erreinuen garaia
- 3.2.10 Song dinastia
- 3.2.11 Yuan dinastia
- 3.2.12 Ming dinastia
- 3.2.13 Qing dinastia
- 3.3 Txinako Errepublika
- 3.4 Txinako Herri Errepublika
- 4 Banaketa administratiboa
- 5 Politika
- 6 Ekonomia
- 7 Demografia
- 8 Kultura
- 9 Gizateriaren ondarea
- 10 Turismoa
- 11 Erreferentziak
- 12 Kanpo loturak
Izena
Geografia
Azalera, berriz, 9.600.000 km²-koa du. Tibet konkistatu zuenetik munduko hirugarren herrialderik handiena da, Errusiaren eta Kanadaren atzetik. Haren tamaina dela eta, hainbat klima eta inguru, oso ezberdinak, ditu. Ekialdean, Itsaso Horiaren eta Txinako Itsasoaren kostaldean, lautada oso populatu eta handiak daude. Hegoaldeko Txinako Itsasoko kostaldea menditsua da, eta hegoaldean muino txikiak daude. Erdigunean Ibai Horia eta Yangtze ibaiak daude, beren delta handiekin. Horiez gainera, besteak beste, Mekong, Brahmaputra, Amur, Huai He eta Xi Jiang ibaiak daude Txinan.
Mendebaldean mendilerro erraldoiak daude, Himalaia kasu, zeinen punturik altuena, Everest mendia, zati batean Txinan dagoen. Goi ordokietan, badira klima erdi lehor edo desertu antzekoa duten eremuak, Takla-Makan eta Gobi kasu.
Historia
- Txinako Errepublikak (Taiwan) Txinaren ondorengoa dela aldarrikatzen duenez, hemengo atal gehienak Taiwaneko artikuluan ere jaso dira.
Antzinaroa
Gaur egungo Txinako lurraldea oso antzinatik populatua izan da. Historiaurreko hainbat herriren aztarnak aurkitu dira. Ibai Horiaren inguruan aztarnategi ugari aurkitu dira, eta txinatar kulturaren jatorria toki hori dela jotzen da.Homo sapiensa orain dela 40.000 urte iritsi zen Txinara. Lehenagoko Homo erectus espeziearen hainbat aztarnategi aurkitu dira. Orain dela 10.000 urte, gutxi gorabehera, arroza Yangtze ibaiaren ertzetan ereiten hasi ziren. Handik gutxira, Henan probintzian artatxikia ereiten zuten. K. a. VIII. milurtekoan Ibai Horiaren ertzetan bizi zirenak sedentario bilakatu eta lehenengo herriak sortu ziren. Haietan, milurteko bat geroago, abeltzaintza hasi zen.
Ibai Horiaren kostaldean Shang dinastiaren aztarnak aurkitu dira, lehenengo txinatar kulturarenak. Dinsatia hark K. a. XVII. mendetik K. a. XI. mende arte iraun zuen. Haren ondoren Zhou dinastiak hartu zuen boterea, K. a. XI. mendetik K. a. 256 urtera. Zhou dinastiaren garaian jaio ziren Konfuzio, Mencio, Laozi eta Zhuangzi pentsalari eta filosofo handien ideiak.
Sima Qianek, bere memorietan, haien aurretik Xia dinastia bizi zela idatzi zuen. Baina ez da oso datu fidagarria, kontuan hartuta liburu hori 15 mende geroago idatzi zela (Xia dinastiak K. a. XXII. mendetik K. a. XVII. mende arte iraun zuela idatzi zuen).
Shang dinastiaren garaian, herrialde bat baino gehiago, hainbat hiriren sarea zen lurraldea. Lurralde haietan erregea errespetatzen zen, baina baziren beste hiri batzuk, Shang dinastia onartzen ez zutenak. Haietako bat izan zen Zhou hiria, Shang garaitu eta Zhou dinastia ezarri zuena.
Inperioa
Qin dinastia
Han dinastia

Onura ekonomiko eta kultural handiko epea izan zen. Zetaren bidea sortu zen, eta Sima Qianek Txinako historia idatzi zuen. Azkeneko Han dinastiako enperadorea, Xian enperadorea zeuden erresistentzia militarren eskuetan erori eta ezin izan zuen lortu militarrek boterea igotzea. Bere heriotzaren ondoren 192ean estatu golpe bat burutu zuen Cao Caok, baina honek Txina batu bat izatea ez zuen lortu.
Hiru erreinuak
Cao Caok Luoyangen zuen boterea txikia zen eta Liu Bei eta Sun Quan militarrekin liskarrak eduki zituen. 206an Hegi Gorrietako Bataila gertatu zen eta bertan inperioa hirutan zatituta geratu zen. 220an Cao Pik hartu zuen boterea eta azkeneko Han enperadorea garaitu zuen, Wei dinastia sortuz. 221an Liu Bei]]k bere burua Han dinastiaren ondorengoa izendatu zuen Chengdun, Shu estatua aldarrikatuz. Sun Quanek Yangziaren inguruan Wu erreinua aldarrikatu zuen 222an eta 229an enperadore izendatu zuen bere burua. Modu honetan hiru erreinu sortu ziren Txinan, hiruek ala hiruek Han dinastiaren ondorengoak zirela esaten zutelarik.Jin dinastia
304tik aurrera ezegonkortasun handia egon zen Txinako iparraldean eta berriro hautsi zen batasuna. Jin dinastiaren kortea Nanjingera mugitu zen eta bertan egon zen 420 urterarte.
Hamasei erreinuak
304tik 439ra Txinako iparraldea Jin dinastiaren kontroletik aldendu zen, eta hantxe hainbat tribuk euren erreinuak ezarri zituzten, hamasei guztira.Iparraldea eta Hegoaldea
440an Tuoba herriak (txinatarra ez zen herri bat) iparraldeko hamasei erreinuak konkistatu zituen, eta, berriro batuz, Iparraldean estatu bakarra sortu zuen. Halaxe, Txina bi erreinutan banatu zen, bata iparraldean eta bestea hegoaldean. Bakoitzean hainbat dinastia izan ziren gobernatzen urte gutxian.Sui dinastia
Garai honetan Kanal Handia eta Txinako Harresia eraiki ziren. Budismoaren aldeko hautua egin zen.
604an Yang Guangek bere aita ordezkatu zuen, eta insurjentzia militarrak egon ziren. 617an Sui dinastiako bigarren enperadorea erail zuten eta Tang dinastia ezarri zen.
Tang dinastia
Aitaren eta semearen konkubina izan zen emakume batek botere handia hartu eta Zhongzong bere seme eta tronurako ondorengoa erditik kendu ondoren Wu enperatriz izendatu zuten, Txinako historian egon den goi agintari emakumezko bakarra. Emakume hau Zhou dinastiako kidea zen eta urte horietan bere dinastia berrezarri zuen. Hala ere 705ean Zhongzongek bere ama tronutik kendu eta Tang dinastia berrezarri zuen. Honek barne borrokak sortu zituen eta azkenean Xuanzong enperadoreak lortu zuen boterea, Tang dinastiakoa.
Arazo guzti hauek kontutan izanda ere Txinako historiako garairik oparoena izan zen. Xinjiang probintzia erreinuan batu zen eta honek Txinaren tamaina Qing dinastian egongo zen tamainara heldu arte inoiz egon zen handiena izan zen.
755an An Lushaneko matxinadak estatuaren boterea izugarri murriztu zuen. Bere eragina mendetan nabaritu zen eta uigur eta tibetar herriei kontsezioak eman behar izan zizkieten, Txinaren errekurtsoak gutxiagotuz.
X. mendean desagertu zen dinastia. 904an Zhu Wenek Chang'an konkistatu zuen eta 907an azken Tang enperadorea erail, Liang dinastia aldarrikatuz.
Bost Dinastia eta Hamar Erreinuen garaia
Hurrengo urtean oso ezegonkorrak izan ziren Txinan, 907tik 960ra. Urte hauek Bost Dinastia eta Hamar Erreinuen garaia izenarekin ezagutzen dira. Iparraldean bost dinastia ezberdinek agindu zuten garaia honetan eta hegoaldean hamar erreinu sortu ziren.Song dinastia
960an Iparraldeko Zhou dinastiako Zhao Kuangyin militarrak Song dinastia sortu zuen Tang dinastiaren ondoren egon ziren 5 dinastien ondorengo moduan. Kaifengen ezarri zuen hiriburua eta hegoaldeko hainbat erreinu konkistatu zituen Txinak Tang dinastiarekin izan zuen boterearen parte bat berreskuratuz. Komertzioa izugarri hasi zen eta diruaren erabilera normalizatu. Dinastia honen agintean kitan, tangut eta yurchen herriek euren estatuak sortu zituzten iparraldean. Azkeneko herri honek 1127an Song dinastia hegoaldera mugiarazi zuen. Hiru herri hauek txinatarren dinastia eredua ezarri zutenez txinatar historialarientzat dinastien zerrendatan agertzen dira.1127tik 1279ra Hegoaldeko Song erreinua sortu zen, iparraldetik ihes egitean. Hiriburua Hangzhoun jarri zen. Inoiz ez zuten lortu iparraldea bereganatzea.
Txinaren batasuna 1279an gertatu zen, baina mongoliarrek bai iparraldea bai hegoaldea konkistatu zutelako.
Yuan dinastia
Genghis Khanek Xiak konkistatu zituen eta bere semea Ogedei Khanek Jinak 1234an. 1271an Kublai Khan Yuan dinastia sortu zuen Beijingen. 1279an Song dinastia garaitu zuen guztiz. Garai honetan Ibai Horiak sorturiko uholdeek eta izurriteek gosea eta gaixotasunak ekarri zituzten. Hau dela eta ezegonkortasun handiko epea zabaldu zen.
Ming dinastia
Yongleren garaian Txina munduko potentzia maritimorik handiena bilakatu zen, Zheng Hek Asia eta Afrika inguruan bidaiak egin zituen, baina koste ekonomiko handiegiarekin.
Ming garaian paper moneta erabiltzeari uko egin zioten eta zilarra erabili zen berriro. Zilarra lortzeko negozio bideak ireki ziren Japoniarekin eta XVI. mendetik aurrera Portugalekin Macao hiriaren bitartez. HAuek zilarra Filipinetatik Amerikara bidaltzen zuten.
Qing dinastia
Botere handia zuten baina matxinada handiak ere izan zituzten. 1851tik 1864ra Taiping matxinada izan zuten, milioika hildako eragin zituena. XIX. mendean Opioaren Gerrak egin zituzten Britania Handiaren aurka, Hong Kong galduz.
1894 eta 1895an Korearen inguruko gaiengatik Lehen Txina-Japonia Gerra izan zen. Gerra honetan Korea eta Taiwan galdu zituen eta hauek Japoniaren esku geratu ziren. Galdu zutenez jendea altxatu eta errepublikaren aldeko aldarri handiagotu zen.
Txinako Errepublika
Sun Yan-sen iraultzaile txinatarra AEBtik etorri eta Txinako Errepublikako presidente izendatu zuten. Honek Yuan Shikai Qing militarrarekin akordioa lortu eta azken hau izendatu zuten presidente berria. Bere anbizioak bultzatuta 1915an bere burua enperadore izendatu zuen. Orduan Sun Yat-senek bere alderdia zen Kuomintang zuzentzeko berriro erbestetik itzuli zen. Guangzhou bere indarrak bildu eta bertatik Chiang Kai-shekek zuzendutako armadak Txinako zati handi bat konkistatu eta Nanjingen jarri zuten hiribura.
Chiang Kai-shek Errepublikako presidente izendatu zuten. Hasieratik bi problemari aurre egin behar izan zion. Alde batetik Txinako Alderdi Komunista eta estatu komunista bat sortzeko asmoa. Bestetik Japoniak Txinarekiko zuen jarrera. 1931an Japoniak Mantxuria konkistatu zuen eta bertan Manchukuo estatua sortu zuten. 1937an Japoniak Txina inbaditu zuen.

Txinako Herri Errepublika
1949ko urriaren 1ean Mao Zedongek Txinako Herri Errepublika aldarrikatu zuen Tian-anmeneko atean, Hiri Debekatuan.Maok Txinan 1976an hil zen arte agindu zuen. Bere politikarik garrantzitsuenak Aurrerapausu Handia eta Iraultza Kulturala izan ziren.
Mao hiltzean Hua Guofengek ez zuen lortu boterean indartsu egotea eta Deng Xiaopingek hartu zuen azkenean gidaritza. Honek irekitze politiko eta ekonomikoa egin zuen eta Txina hazkuntza handiko garai batea sartu zuen. 1989an Tian'anmenen bilduta zeuden ikasleen aurka jazarri ziren tankeekin.
Dengen ostean Jiang Zeminek hartu zuen boterea, eta honen ostean 2004n Hu Jintaok hartu zituen kargu guztiak.
Banaketa administratiboa
Aipaturiko probintzia, lurralde autonomo eta udal-probintzia horiek, 17 prefektura (地区 dìqū), 30 prefektura autonomo (自治州 zìzhìzhōu), prefektura mailako 283 hiri (地级市 dìjíshì) eta hiru ligatan (盟 méng) banatzen dira.
Probintziak
|
Eskualde autonomoak
|
|
Udal-probintziak
Lurralde bereziak
Politika
Presidentearen azpian Txinako Herri Errepublikako Estatu Kontseilua dago, Gobernu organua. Gobernu honen burua lehen ministroa da, gaur egun Wen Jiabao. Honek duen ministro taldea aldakorra da eta gaur egun lau lehen ministro orde daude. Presidenteak eta Estatu Kontseiluak botere exekutiboa osatzen dute.
Botere legislatiboa 3.000 delegatu urtean behin biltzen dituen Txinako Herri Errepublikako Nazio Herri Batzarrak osatzen du. Honen tamaina dela eta, eta kideak 5 urtez aukeratzen direnez, 150 kidek osatutako lantalde batek bere iraunkorra osatzen du.
Txinan ez dago botere judizial independienterik eta Alderdiaren esku dago. 1970eko hamarkadatik aurrera hainbat saiakera egin dira Europako sistema judizialan oinarritutako sistema bat eratzen, baina saiakerak antzuak izan dira. Hong Kong eta Macao bere sistema propioak dituzte, Britania Handia eta Portugalgo sistematan oinarrituta urrenez-urren.
Txinako Alderdi Komunistaz gain beste 8 alderdi badira, baina Alderdi Komunistaren autoritatea onartu behar dute eta beraz sinbolikoak dira. Paper kontsultiboa ematen zaie. 1980tik aurrera herrietako buruak hauteskundeen bitartez aukeratzen dira eta azken urteetan hirietako auzoetan ere. Barruti bakoitzean Alderdi Komunistako ordezkariak ere hauteskunde bitartez aukeratzen dira. Hong Kong eta Macaok hauteskunde legislatiboak dituzte, baina kideen heren bat aukeratzeko bakarrik.
Ekonomia
Honen ostean Mao Zedongek beste bide bati ekin zion, industrializazioa handitzeko. Aurrerako Jausi Handia moduan ezagutzen den politika egin zuen, baina ez zuen ezer lortu eta 1958an bertan atzera egin zuten. Aldentze honek, gainera, SESBekin zituen harremanak tenkatzea ekarri zuen eta Iraultza Kulturala abiatu zen, alderdiaren barruan zeuden disidentziarekin amaituz.
Maoren heriotzarekin bere jarraitzaileak gartzelaratu zituzten eta Deng Xiaopingek hartu zuen boterea, maoismoaren oinarriak alde batera utziz. Estatuak planifikatzen jarraitzen bazuen ere enpresa pribatuen sorrera baimendu zen, eta atzerriko dirua onartzen hasi ziren. Hazkuntza ekonomikoa handia izan zen 1980ko hamarkadan. 1992an hegoaldean zegoen hazkuntza ekonomikoaren alde egin zuen Alderdiak eta urte horretan %14,2 hasi zen ekonomia. Hurrengo urteetan %10a inguru hazten jarraitu zuen.
Txinako munduko elektratresna eta oihalgintza sortzaile handiena da, batez ere langileen soldata baxuak direla eta. Gaur egun munduan sortzen diren ondasunen %25a Txinan egin dira. 2004tik aurrera Europar Batasuna da Txinaren aliatu komertzial handiena. Hala ere hazkuntza honek barnealdeko eskualdeen eta kostaldeko eskualdeen arteko desoreka sortu du.
2006an Txinak Italia gainditu zuen Barne Produktu Gordinaren estatistikan estatistikak birkalkulatzean eta 2005eko hazkuntza kontutan hartzean Erresuma Batua eta Frantzia ere gainditu zituen munduko laugarren potentzian bilakatuz. Gaur egun 2.228.862.000.000 dolar da bere BPGa.
Demografia
Txinako populazioa FAOaren datuen arabera
Txinako populazioaren gorakada ekiditeko ume bakarraren politika jarri zuen martxan. Politika honek hirietako familiei seme-alaba bakarra izatera derrigortzen ditu eta herrigunetan bi izan ditzakete baldin eta lehena emakumea bada. Hau gertatzen denean emakume askok abortoa egiten dute bigarrena gizonezkoa izateko, ekonomikoki hobea dela uste baitute. Hau dela eta Txinan 100 emakume jaiotzen direnean 199 gizonezko jaiotzen dira. Egoera hau ekiditeko neurriak hartu ditu Txinako gobernuak. Alde batetik sexua aurrez jakiteko teknikak mugatu egin dituzte eta bestetik diru-laguntzak eman dizkiete bi neska dituzten familiei.
Politika honek kritika handiak jaso ditu, baina baita ere txalo ugari. NBEk populazioa 200.000.000 pertsonatan jaitsi dela kalkulatu du.
Gaur egun populazioa 10.000.000 biztanletan gehitzen da urtero eta horrela 2043an Txinak 1.550 milioi biztanle izango dituela uste da, eta zenbaki horren inguruan geldituko dela.
Txinako herriak
- Han (汉族 : Hàn Zú)
- Zhuang (壮族 : Zhuàng Zú)
- Mantxuriarrak (满族 : Mǎn Zú)
- Hui (回族 : Huí Zú)
- Miao (苗族 : Miáo Zú) (Hmong)
- Uigur (维吾尔族 : Wéiwúěr Zú)
- Yi (彝族 : Yí Zú)
- Tujia (土家族 : Tǔjiā Zú)
- Mongoliarrak (蒙古族 : Měnggǔ Zú)
- Tibetarrak (藏族 : Zàng Zú)
Kultura
Hizkuntzak
Txinako hizkuntza nagusia txinera (汉语/漢語, Pinyin: Hànyǔ, 华语/華語, Huáyǔ edo 中文, Zhōngwén) da. Txinako Herri-Errepublikan eta Txinako Errepublikan (Taiwanen) ofiziala da, eta 1.300 milioi hiztun baino gehiago ditu. Sinotibetar familiakoa da. Munduan erabiltzaile gehien duen hizkuntza da.Txinera estandarra putonghua da, «herriaren mintzaira». Mandarin dialekto multzoaren Pekineko ahoskeran du oinarria. Dialektoen arteko aldea hain da nabarmena, batzuek hizkuntzak bereizitzat hartzen dituzte. Hizkuntza erromanikoen arteko aldearekin konparatu ohi da.
Txineraz gain, nazio gutxituen hizkuntza batzuek nolabaiteko babesa edo ofizialtasuna jasotzen dute. Aipagarrienak tibetera, zhuangera eta hmong hizkuntzak dira sinotibetar familian. Indoeuropar familian, errusiera eta tadjikera daude, eta koreera hizkuntza isolatua kenduta Txinako beste hizkuntzak familia altaikoan, familia austroasiatikoan, tai-kadai familian eta familia austronesiarrean kokatzen dira.
Kolonizazio europarraren ondorioz, Macaun portugesa ere ofiziala da, eta Hong Kongen ingelesa.
Txinera
Erlijioa
Txinako gehiengoak bere burua ez-erlijiosotzat du, %59a, hau da, 767 milioi biztanle. Hala ere erlijioak paper garrantzitsu bat jokatzen du euren bizitzatan, batez ere Konfuzianismo eta Taoismoak. Populazioaren %33aren siniskerak nahiko nahasiak dira eta "Siniskera Tradizionala" izenarekin klasifikatu ohi dira.Siniskera Tradizionala izenarekin arbasoen gurtza, Budismoa eta Taoismoa nahasten dituen herri siniskera ezagutzen da. Gainera neolitikotik datorren animalien gurtza eta eguzkia, ilargia, zerua eta hainbat izarren gurtza ere egiten da. Beste erlijioekin nahasten da eta askotan ez ditu muga zehatzak. Hala ere 850 milioi jarraitzaile ditu. Mitologia atalean hainbat jainko azaltzen dira.
Populazioaren %6a Budista da eta horren barruan batez ere Mahayana Budismoa (大乘) eta bere azpian dauden Lur Puroa (净土宗) eta Zen (禅宗) dira praktikatuenak. Gutxi gora behera 100 milioi budista daude eta beraz antolatutako erlijiorik zabalduena da. Theravada Budismoa eta Tibetar Budismoa ere praktikatzen dira, baina oso loturik daude minoria etnikoekin. Huien artean 20 milioi musulman daude eta gainera 15 milioi protestante eta 5 milioi katoliko.
Falun Gong, 1990eko hamarkadan garatutako pentsaera bat Gobernuak satanizatu zuen, baina Falun Gongek ez da berez erlijioa bere jarraitzaileentzat, baizik eta praktika ispiritual bat. Gaur egun 70 eta 100 milioi jarraitzaile artean dituela uste da, baina ez dago oso argi eta txinatarren jarrera orokorrean txarra da erlijio honekiko.
Azken urteetan Feng shuiaren praktika munduan zehar hedatu da. Feng Shuia erlijio bat baino etxeko gauzak ordenatzeko teknika bat da. Yin eta Yangarekin lotuta dago eta harmonia aurkitzea du helburu. Teknika hauek Tang dinastiaren garaian hedatu ziren, VII. mendetik X. mendera.
Mitologia
Txinatar mitologian honakoak dira pertsonaiarik garrantzitsuenak:
- Nüwa. Gizateria sortu zuen jainkoa. Zerua apurtu zenean zazpi koloredun arrokekin itxi zuen, ortzadarra sortuz.
- Fuxi. Nuwaren senarra edo anaia. Arrantza, ehiza eta idazkeraren asmatzailea.
- Shen Nong. Nekazaritzaren sortzailea.
- Yu Handia. Xia dinastia erdi-legendazkoaren lehen enperadorea. Ibaien ibilgua eta emaria kontrolatzen du. Batzuetan dragoi bat da.
- Gong Gong. Uretako demonio gaizto bat.
- Zhu Rong. Suaren jainkoa, Gong Gong garaitu zuen.
- Pangu. Lurra eta Zerua bereiztu zituen.
- Cangjie. Alfabetoa sortu zuen.
- Chi You. Huang Diren aurka borroka egin zuen jainkoa. Metalezko armak asmatu zituen.
- Huang Di. Enperadore Horia, txinatar zibilizazioaren aurrekaria.
- Xuan Nu. Huang Di lagundu zuen Chi Youren kontra.
- Hiru Garbiak. Daoisten trinitatea, hiru jainkorik garrantzitsuenak.
- Jadezko enperadorea. Taoistentzat Lurra eta Zeuraren gobernadorea.
- Zortzi hilezkorrak. Taoisten zortzi jainko: [[He Xiangu, Cao Guojiu, Li Tieguai, Lan Caihe, Lu Dongbin, Han Xiang Zi, Zhang Guo Lao eta Zhongli Quan.
- Lau Errege Zerutiarrak. Jainko budistak.
- Bi Fang. Suaren jainkoa.
- Bi Gan. Oparotasunaren jainkoa, tigre baten gainean.
- Hai Re. Itsasoen jainkoa.
Artea
Zetan eginiko Txinatar koadroa
Garrantzi handia dute Ming dinastiako keramikek eta bertan egiten diren marrazkiak. Hainbat dinastien garaian ere eskultura garrantzitsuak egin dira eta arkitekturak ere garrantzi handia izan du hainbat eraikinetan, Debekatutako Jauregia kasu.
Antzinako gizartea
Antzinako familia txinatarrak oso oparoak izaten ziren, kide ugariz osatutakoak. Teilatupe berean aitona-amonak, gurasoak, seme-alabak eta baita ilobak ere bizi ohi ziren. Semeek, gainera, ezkondu eta gero, gurasoen etxean bizitzen jarraitzen zuten. Horrela, etxe berean lauzpabost belaunaldi biltzen ziren, antolaketa patriarkal zorrotz baten menpe beti, aitarekiko errespetuan oinarrituta. Beraz, familia-buruak izaten zuen beti familian barruan sortzen ziren gatazketan erabateko erabaki-ahalmena, baita arlo ekonomikoan ere, eta, alderantziz, gazteenek ez zuten deliberazio edo ebazte-aukerarik izaten. Hala, familiako gizonezko zaharrenari zegokion agintaritza gorena eta haren menpean geratzen ziren etxe horretan bizitzen ziren gainontzeko guztiak.Neskak, ezkondu ondoren, etxetik atera eta senarraren familia berriaren kide bihurtzen ziren eta, horregatik, mutilek baino balio gutxiago izaten zuten sortze-familientzat. Ondorioz, landa-ingurunetan bereziki, gehienetan ez zituzten eskolaratzen. Etxe oneko neskek aukera gehiago izaten zuten eta etxean bertan ikasteko aukeraz probetxatzen ziren.
Irakaskuntza alorrean berriz, Antzinako Txinak, oro har, hiru maila izaten zituen:
- Etxeko hezkuntza: 7 urte bitartekoa. Haurrek hitz egiten eta familiako oinarrizko arauak ikasten zituzten.
- Oinarrizko hezkuntza: 7 eta 14 urteko ikasleentzat, etxean bertan zein eskolan egiten zena. Haurrei idazten eta irakurtzen irakasteen zitzaien, Hiru Hitzak izeneko liburuan oinarrituta. Kaligrafia, matematika, musika eta arku-tiroa lantzen zituzten.
- Hezkuntza gorena: 14 eta 18 edo 19 urte bitarte: historia, filosofia, literatura, naturaren zientziak eta abar ikasten zituzten. Familiaren administrazioa eta herriaren gobernua ere irakasten zitzaien.
Bazituzten, noski, joko lasaiagoak ere: xakea, dominoa… Azpimarratu behar da Go izeneko estrategia-joko korapilatsua bezain herrikoia, tablero baten gainean pasatzen dena eta bi partaideren artean jokatzen dena.
Kirolak
Txina gaur egun potentzia handi bat da hainbat kiroletan eta bereziki ping-pong, badminton eta boleibolean. Xakea, Go eta Xiangqi jokoek jokalari ugari dituzte eta norgehiagokak antolatzen dira.Txinak guztira Joko Olinpikoetan 278 domina irabazi ditu 1984tik.
Barne Mongolian eta Tibeten zaldiekin harremanetan dauden herri-kirolak jokatzen dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario